Antzerkia, musika eta dantza aurten Inauterietan

0

Otsailaren 24tik 28ra ospatuko diren inauterietarako, adin eta gustu guztietarako egitaraua prestatu du Ondarroako Udalak. Barikuan Beikozinin izango den antzerkiak emango dio hasiera aurtengo egitarauari eta martitzenera bitartean dantza, antzerkia, musika, play back txapelketa… izango dira Ondarroan.

Horretaz gain, dagoeneko Inauterietako denda eta tabernen apainketa lehiaketan izena emateko epea zabalik dago. Izena eman nahi duenak udaleko Kultura Sailean, jrosa@ondarroakoudala.net helbidera idatzita edota 94 683 3669 telefonora deituta egin beharko du otsailaren 23ko eguerdiko ordu biak baino lehen. Denda eta tabernak lehiaketan parte hartzeko otsailaren 25eko 17:00etarako apainduta egon beharko dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina