Ondarroako Udala Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin bildu da gaur

0

Gaur Esko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak izan dira Ondarroan. Bilera hasi baino lehen, San Ignazio kalean kaltetutako etxeak ikustera joan dira. Ondarroako udal teknikariak eta Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga, Eneritz Basurko eta Loren Arkotxa izan dira gaurko bileran.

Diru kontuak aztertu dituzte gaur Ondarroan bildutako politiko eta teknikariek eta Ondarroako Udalak emergentziazko lanak ordaintzeko falta diren 2,3 milioientzako proposamen bat eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Horretaz gain, emergentziako lanak bukatutakoan geratzen diren urgentziazko lanak faseka egitea aztertzekotan geratu dira teknikariak. Modu horretan kostuak ere zatika ordaintzeko aukera lortu nahi dute.

Hurrengo bilera 15 egun barru egitea adostu dute bertaratutakoek, oraindik ere ordaintzeko dagoen dirua nola bideratu behar den denen artean adosteko.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina