Augustin Zubikarai V.Ipuin Rallyan saritutako lanak argitaratu ditu udalak

0

Augustin Zubikarai V.Ipuin Rallyan saritutako 12 lanak liburuxka batean argitaratu ditu udalak. Ondarroako gazteek egindako lanak, beraz, irakurgai egongo dira aste honetan ikastetxeetan banatu den liburuxkan. Urtero bezala, herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatu da 2016-2017 ikasturteko edizioa ere, eta Leire Bilbao eta Ana Urkiza herriko idazleek osatu dute epaimahaia.

Udalak ahalegin berezi honekin gazteen lana goraipatu nahi du eta, hainbat urtez, lehiaketa antolatzen lan egin duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina