Izaki gardenak eta Mor more Sareartin kontzertuetako lehenengo taldeak

0

Neguan ere musika eta kultur eskaintza mantetzeko helburuarekin Ondarroako Udalak Sareartin musika ekimena jarri du martxan Portuko Ranparekin elkarlanean. Lehenengo kontzertua martxoaren 11an izango da, eta Izaki gardenak eta Mor more taldeak izango dira bertan. Kontzertu guztiak Portuko Ranpan izango dira. ‘Ondarroako izaerari lotuta dagoen gunea da Portuko Ranpa eta udaletik ere bizia eman nahi diogu Portuko Ranpari’ azaldu du Iñaki Lersundi Kultura zinegotziak.

Aurrerago ere beste ekimenen bat antolatzeko asmoa azaldu du kultur zinegotziak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina