‘Gurasotasunari begirada feminista’ guraso eskolak izango dira gaur

0

Elixabete Imaz EHUko irakasleak zuzenduta, gaur ‘Gurasotasunari begirada feminista’ guraso eskola izango da Ondarroan. Eskola, ohiko moduan, 17:30ean hasiko da Gazte-Lekuan eta interesa duen herritar orok parte hartu ahal izango du.

Udalak gurasoen eskariak aintzat hartu eta aurten guraso eskolak jarri ditu martxan. Martxoan Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, guraso eskoletan ere gaia jorratuko da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina