Zapatuan Kamiñazpiko parkea eraberritzeko bigarren saioa izango da

0

Zapatuan, martxoaren 4an, herritarrek Kamiñazpin zer nolako parkea nahi duten erabakitzeko bigarren parte hartze saioa izango da. Bertan, 5 urtetik aurrerako herritar guztiek izango dute beraien iritzia emateko aukera. Bilera, 11:00etatik 13:00etara izango da, eta herritarrak Kamiñazpiko parkean elkartuko diren arren, lanketa egiteko Txomin Agirre ikastolara joango dira.

Bigarren bilera honetan, lehehengoa saioan bildutako informazioa aztertu eta parkean eraberritu beharreko eremua zehaztuko dute parte hartzen dutenek. Horretaz gain, aldatu beharreko gauzen artean lehentasunak ezarriko dituzte. Lehenengo saioan egin bezala, nagusi eta txikiak bi lan talde ezberdinetan banatuko dira, eta bukaeran bi taldeetan hausnartutakoa elkarbanatuko dute.

Kamiñazpin egingo diren bileretan parte hartzeko aukerarik ez dutenek prozesuari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute. Horretarako, komunikazioa@ondarroakoudala.net emailera idatzi eta eskaria egin beharko dute. Modu horretan, batzarretako aktak eta deialdiak jasoko ditu interesa duen guztiak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina