Sukaldari laguntzaile ziurtagiri profesionala lortzeko ikastaroan izena emateko aukera

0

“Txertatu Merkatua” proiektuak sukaldari laguntzaile ziurtagiri profesionala lortzeko ikastaroan izena emateko aukera zabaldu du. Formazio teknikoa jaso nahi dutenek ondorengo baldintza hauek bete beharko dituzte: 16-30 urte bitarteko gazte langabetuak izan eta goi mailako ikasketarik izan behar.

270 orduko formazio teknikoa jasoko dute partehartzaileek eta ondoren eskualdeko enpresetan gutxienez 80 orduko praktikak egingo dituzte.

Formazio osoa eta praktikaldia 2017ko apirilaren 3tik uztailaren 11 bitartean izango da eta %100 diruz lagundutako ikastaroa izango da. Izena emateko epea martxoaren 29an bukatuko da.

Izena emateko eta informazio gehiago jarri harremanetan Leaartibai Garapen agentziarekin: Tf.:946169088 / 688612406
www.leartibai.com

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina