2017an Ondarroako eta Bermeoko lonjak lizitatuko direla esan du Eusko Jaurlaritzak

0

Aurten Ondarroan eta Bermeon arrain-lonja berriak eraikitzeko lanak lizitatuko dituela aurreratu du Eusko Jaurlaritzak, eta 20 miloi euro izango dira horretarako.

Udala proiektu berria zehaztasun gehiagorekin ezagutzeko zain dago baina pozik dago lanak aurten hasteko asmoa agertu duelako Eusko Jaurlaritzak. ‘Ondarroako herriarentzat proiektu garrantzitsua izango da lonja berriarena, portuko gune guztiak berrantolatzeko aukera emango digulako eta horrek funtzionamendu egokiago bat izateko aukera eskainiko digu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak. Portuko lanari mesede egingo diola uste du udalak eta herriko garapenean aurrera pauso bat izango dela ere azpimarratu du alkateak. ‘Proiektu berriaren lanak eta portuko eguneroko martxa uztartzea ere garrantzitsua izango da’ gaineratu du Ibaibarriagak.

Lonja berriaren proiektua bukatutakoan, herritarren HAPO berriaren diseinuaren bidez aukera izango dute libre geratzen diren guneak zertarako erabili definitzeko.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina