Eguaztenean Korrika pasako da Ondarroatik

0

Datorren eguaztenean, apirilak 5, Korrika pasako da Ondarroatik goizeko 10:15ean. Udalak Alli baserriko km-ko harrian hartuko du bere kilometroa eta udal langileei ere tarte horretan euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko gonbidapena egin die.

Gaur hasiko da Korrika Otxandion eta apirilaren 9an Iruñan bukatuko da. Bitartean Euskal Herria korrika zeharkatuko dute hainbat herritarrez eskuz-esku mezu sekretua daraman testigua eramanaz.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina