Zahar-Berri azoka izango da barikuan Kanttoipe errebueltan

0

Jostunak, bitxigileak, zurginak, artisau garagardoa, gazta, martinelli pasta, eztia… izango dira apirilaren 14an, barikua, Kanttoipe errebueltan izango den II.Zahar-Berri azokan. Goizeko 10:00etan hasiko da azoka eta 18:30ak arte produktu ezberdinak bilduko dituzten postuak bisitatzeko aukera egongo da, euria egingo balu, azoka plaza berduran izango da.

Zahar Berri azokaren bidez, gaur egun oraindik lantzen diren garai bateko ogibideak plazara ekarri nahi ditu Ondarroako Udalak. Garai bateko produktuak ekoizteko molde eta modu berriak izango dira ikusgai, gainera Ondarroan aste santuen inguruan izaten den ekintza gabeziari erantzun bat eman gura dio egitasmo berri honek.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina