Merkataritza eta Turismo Lan Mahaiak ez-ohiko bilera egingo du terrazen araudia aztertzeko

0

Apirilaren 26an, eguaztena, Ondarroako Merkataritza eta Turismo Lan Mahaiak ez-ohiko bilera egingo du, bertan, terrazen araudia aztertuko da. Bilera udaletxeko bigarren solairuan izango da eta udal zinegotziak, udal teknikariak, Turismo teknikaria, Ondarroako Ostalariak, Ondarroako Jatetxeak, Zatozte, Ondarroako dekoradoreak, Ondarroako arkitektuak, herritarrak eta Lea Artibai Garapen agentziako teknikariak daude parte hartzera deituta.

Bileran parte hartzeko asistentzia aurrez baieztatu beharko da 94 616 90 88 telefonora deituta edo bbasterretxea@leartibai.com helbidera idatzita.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina