Muskulazio gelan erabiltzaileei laguntzeko aholkulari bat egongo da ordu jakin batzuetan

0

Hurrengo astean hasi eta ekainera bitartean, ordu jakin batzuetan muskulazio gelan aholkulari gisa lan egingo duen begirale bat egongo da. Astelehenetik eguenera bitartean, goizez edo arratsaldez eskainiko du aholkularitza zerbitzua Ondarroako Kiroldegiak eta gerturatzen diren abonatu guztiek erabili ahal izango dute.

Ordu eta egun ezberdinetan izango da monitorea erabiltzaileen zerbitzura. Astelehenetan, 12:30etatik-13:30etara, martitzenetan 18:30etatik-19:30etara eta 20:30etatik 21:30etara, eguaztenetan 8:30etatik-9:30etara eta 20:30etatik 21:30etara eta eguenetan 9:30etatik-10:30etara, 18:30etatik-19:30etara eta 20:30etatik 21:30etara. Ordutegi honekin erabiltzaile guztiei zerbitzu berria probatzeko aukera eskaini nahi izan die Ondarroako Kiroldegiak.

Ondarroako Udalak denbora darama herritarrek makinak ondo erabili eta neurriko entrenamenduak egiteko helburuarekin, muskulazio gelarako monitore baten premiaz hausnartzen. ‘Joan den urtean hasi ginen ideia honi buelta batzuk ematen eta aurreko hilabetean Jaso enpresako kideekin zerbitzua eskaini genuen proba moduan, emaitza onak ikusita zerbitzua hainbat arinen martxan jartzeko hautua egin dugu’ azaldu du Unai Barrenetxea kirol arloko zinegotziak. Monitore honen laguntzarekin herritarrek beraien kirol jardunak egoki burutzea ahalbidetu nahi du udalak. ‘Horretaz gain, begiraleek ariketa ezberdinak egiteko material osagarria ere bideratuko dute, beraz, ordu hauetako erabiltzaileek arreta bereziaz gain, material egokitua erabiltzeko aukera ere izango dute’ gaineratu du Barrenetxeak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina