Euskal Herriko Bilgune feministak antolatutako VII.topaketa feministen aurkezpena izango da Etxelilan

0

‘Indar bat gara gu’ lemapean Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutako topaketen aurkezpena izango da bihar, apirilak 27, 19:00etan Etxelilan. Emakume abertzaleen VII.topaketak, maiatzaren 6an izango dira Berriozarren.

Aurretik, aurkezpen eztabaida saio bat burutzera datoz Etxelilara Apirilaren 27an. Bertan, botere (tze) feministaren inguruko hausnarketa eta eztabaida zabaldu nahi dute. Azken urteetan, norabide horretan, Trantsizio Feministaren oinarriak sakontzen egin dute lan, horrela ezaugarrituz: feminismotik abiatutako prozesu politikoa da; Euskal Herria oinarri hartzen duena; zapalkuntzen arteko elkarreragina eta hauen arteko harremanei heltzen diena; irekia, dinamikoa eta elkarlanean oinarritua; herritarren auto-eraketan zein erakunde publikoetan eta mugimendu sozialetan feminismotik eragin nahi duena. Etxelilako saioan, honako galderei erantzuna eman nahi die: nola ikusten dugu feminismoa Euskal Herrian? Nola aliantzak, militantzia, kolektibitatea, konpromisoa eta lidergo feministak? Nolakoa da feminismotik sortu nahi dugun boterea?

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina