Herritar batzuk herriko txoko ezberdinak lorez apaintzen ari dira

1

Madalena kalean eta Udal Liburutegiko parean herritarrak beraien kabuz lorategiak sortu eta zaintzen ari  dira. Udalak begi onez ikusi du iniziatiba eta aurrerantzean talde eta norbanakoekin harremanetan jarri eta baliabideak eskaintzeko asmoa azaldu du.

‘Ederra da herritarrek bere iniziatibaz herria txukundu eta zaintzeko prestutasuna azaltzea, horixe da denon Ondarroa eraikitzeko bidea’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak. Madalenako taldeak gainera, lorategi berriak sortzeko herrian bertan egindako konposta erabiltzen ari dela jakinarazi du udalak.

Aurrerantzean herritarrek antzeko ekimenak martxan jartzeko asmoa izanez gero, udalarekin harremanetan jartzeko eskaria luzatu die udalak. ‘Herrian ekarpena egin nahi duen guztiarentzat dauzkagun baliabideak eskura jarriko ditugu’ azaldu du alkateak. Harremanetarako komunikazioa@ondarroakoudala.net helbiera idatzi edo 94 683 36 76 deitu.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

Idatzi zure iruzkina