Euskararen erabileraren kale neurketek gazteen artean euskararen erabilera handia dela baieztatzen dute

0

Aste honetan argitaratu ditu Ondarroan 2016an egindako kale neurketen emaitzak soziolinguistika klusterrak. Udala pozik dago datuak ikusita, izan ere, herriko gazteek lortu dute erabiliera daturik handiena, hain zuzen ere, gazteen %92,9ak erabiltzen du egunerokoan euskara. Haurren %92,1ak egiten du kalean euskaraz, helduen artean 72,9ak eta adinekoen artean berriz %76,6. ‘Ondarroan euskararen osasuna ona da eta urtero datu hauek herri euskaldun batean bizi garela berresten digute, hala ere, udalak eta herriko eragileek hori horrela izan dadin lanean jarraitu behar dugu’ azaldu du Leire Beitia Euskara zinegotziak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina