Eguaztenean Arrigorri alboko zuhaitzak moztuko dituzte

1

Datorren eguaztenean maiatzak 24, Arrigorri alboko 4-5 zuhaitz moztu behar dira eta horretarako Ondarroa eta Saturraran lotzen dituen pasealekua, eta errepideko errail bat itxitxa egongo dira. Horretaz gain, lanak egin bitartean Arrigorri alboko parkina ere ezin izango erabili.

Aipatutako zuhaitz mozketa lanak gehienez ere bi eguneko iraupena izango dute eta 8:00etatik 16:00etara ibiliko dira langileak bertan lanean. Zuhaitz hauek errepidetik eta oinezkoen pasabidetik duten gertutasunagatik arriskutsuak direnez moztea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

  1. Yolanda Burgoa on

    Arrigorriko zuhaitzat mozten dutenean zer egingo dute? Arbola horiek urte asko dakarre eta Ondarroako berdegune baten sartu beharko litzatekez.

    Yolanda.

Idatzi zure iruzkina