Kamiñazpiko parte hartze prozesuaren emaitzak aurkeztu ditu prozesua gidatu duen lan taldeak

0

Ondarroako Udalak Kamiñazpi auzoko parkea eraberritzeko herritarrekin egindako parte hartze prozesuaren ibilbidea eta emaitzak aurkeztu ditu, horretarako parkean prestatutako erakusketa baten bitartez.

Parte hartze prozesuan parte hartu duten herritarrek, lurrak laua izaten jarraitzea, eserlekuak berritu eta lekuz aldatzea, argiztapena egokitzea, berdegune gehiago egotea, umeentzako ere egokiak diren komunak jartzea, erreka ingurua zaintzea , eta pasealekua luzatzea adsotu dute beste gauza askoren artean. Horretaz gain, auzoan garrantzitsuak diren jai egunak (Kamiñazpiko jaiak eta San Juan sua) ere aintzat hartzea adostu dute, hori dela eta lurzorua aztertzerakoan sua egiten jarraitzeko aukera mantentzeari garrantzia berezia eman die.

Txakurren kakak. Txakur askok berdeguneetan egiten duten kakak ere zeresana eman du parte hartze prozesuan hasiera hasieratik. Heldu eta txikiak txakur kaka eta txkurren zaintza ezaz kexu dira eta horrek parkearen eta parkeko berdegunean ere eragina duela ondorioztatu dute. Hori dela eta, parkea berria diseinatzerakoan txakur kakentzako alternatibak ere begiratuko dituzte.

Kamiñazpiko parkeko lanak fase ezberdinetan egitea erabaki du udalak. Herritarrek ondo dakiten moduan udalaren egoera ekonomikoa ez da oso ona eta horrelako tamainako proiektu batean diru asko inbertitzeak herrian premiazkoak diren beste hainbat lan egin gabe lagatzea ekarriko luke. Hori dela eta, aurten Kamiñazpiko parkearen eraberritze lanak egiteko proiektua osatuko da eta ondoren faseka garatuko da proiektua herrian.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina