San Juan Txurru, Galtzuaran eta Madalena auzoan errefusa biltzeko edukiontziak kendu dituzte

0

San Juan Txurru, Madalena eta Galtzuaran auzoan errefusa biltzeko edukiontziak kentzeko erabakia hartu dute udalak eta Lea-Artibai Amankomunazgoak. Hondakinak biltzeko sistema berria jarriko da eta sistema horrekin birziklatze tasa igotzeko helburuarekin hondakin organikoak ere bereizita bildu nahi ditu udalak. Hori dela eta, birziklatzeko ontzi guztiak biltzen dituen guneak osatu nahi ditu udalak eta hori aipatutako auzoetan oso zaila da. Gainera ezin dugu ahaztu bilketa egiteaz arduratzen diren kamioiek zailtasunak izaten dituztela hiru auzoetan sartzeko eta bertan maniobrak egiteko.

Erabaki honen berri hondakin organikoen bilketaren berri emateko auzo batzarrean eman zitzaien herritarrei. Bertan guztien artean adostu zen, errefusa biltzeko edukiontziak kendu eta auzoetatik hurbil dauden guneetan birziklatzeko guneak jartzea.

Hori dela eta, egunotan zamarrak kalean laga dituzten San Juan Txurruko bizilaguneei, hondakinak dagokion edukiontzietara botatzeko eskaria egin nahi die, denon ardura baita hondakinak birziklatzea eta herria txukun mantentzea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina