Ondarroako jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

0

2017ko Andra Mari jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea uztailaren 12an eguerdiko 14:00etan bukatuko da. Lehiaketan interesa duen guztiak parte hartzeko aukera izango du eta gaia librea izango da, baina egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.

Kartelak egiteko edozein teknika erabili ahal izango dute parte hartzaileek, A3 tamainan eta euskarri gogorrean edo paperean. Horretaz gain, kartelak honako informazio hau jaso beharko du:

  • 2017ko ONDARROAKO JAIAK
  • Andra Maixak (izenburua baino letra txikiagoarekin)
  • Abuztuaren 11tik 17ra (izenburua baino letra txikiagoarekin)

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak ondorengo oinarrietan bildu ditu udalak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina