Euskara eskaintzarik onena

0

Ondarroako Udalak euskararen sustapenera bideratutako ekintzak abiarazi ditu Ondarroako establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko. Ekainaren azken astean Ondarroako hainbat establezimendutara bisitatuko ditu “Euskara eskaintzarik onena” kanpainaren berri emateko.

Ondarroa herri euskalduna eta euskaraz bizi dena da, eta horrenbestez, berezkoa eta naturala da herriko denda eta saltokietan euskaraz jardutea. Horretan, herriko merkatariek duten eragina garrantzitsua da. Hortik dator kanpaina honen ideia.

Kanpainaren helburua:

  • herritarrei euskaraz bizi izateko aukerak ematea.
  • euskara gehiago erabiltzeko konpromisoak hartzea.

Zertan datza “Euskara eskaintzarik onena” kanpaina?

  • Herriko hainbat denda eta saltokietara udalaren izenean bisitak egingo dira. Bisita horietan, euskararen erabilera handitzeko dauden aukerak eta laguntzak azalduko zaizkie eta hainbat konpromiso hartzera gonbidatu, hitzarmen baten bidez.
  • Hitzarmena sinatu eta konpromisoak hartu dituzten saltokietan, konpromisoen betetze mailen jarraipena egingo da, iraila aldera, bigarren bisita baten bidez.
  • Konpromisoak maila askotarikoak izan daitezke: jendaurreko hartu-emana, barne zein kanpo errotulazioa, paper kontuak (fakturak, tiketak, poltsak, bilgarriak), publizitatea, eta abar. Horrekin batera, gaur egun jendartean duen eragina ikusita, garrantzi berezia emango zaio sare sozialetako erabilerari ere.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina