Artesturak lehiaketa feminista martxan

0

Emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatu, ikusgarri egin eta haien lanak aintzat  hartzeko helburuarekin Artestura Feministak (hemen oinarriak ikusgai) lehiaketa antolatu du Emakumeen Etxeen Sareak. Jasotako lanekin erakusketa ibiltari bat egingo da, zeina Sareko Emakumeen Etxe guztietatik pasatuko den. Etxelilan esaterako, Ondarroan jasotako lan guztiak erakusgai jarriko ditu. Aurkezten diren lanen artean kalitate artistikorik handieneko lanak aukeratuko dira, eta aintzat hartuko dira Emakumeen Etxeen Sarearen filosofia eta helburuak ondoen agertzen dituztenak.

Guztira, 400€ko 8 sari, eta 200€ko 8 aipamen berezi emango dira. Udalerri bakoitzak sari eta aipamen berezi bana banatuko du, baina epaimahai bakarrak aukeratuko ditu irabazleak. Aipamen bereziari dagokionez, sareko udalerriren batean erroldatuta egotea lehenetsiko da.

Ondarroako Udalarentzako garrantzitsua da emakumeen sorkuntza lanak ezagutzera ematea. ‘New Yorkeko Metropolitan Museum-en obrak erakusten dituzten artistetatik % 4 bakarrik dira emakumeak; aldiz, artelan biluzien % 76 dira emakumezkoenak. Madrilen, Museo del Pradon, 5.071 gizon artistek beraien lanak ikusgai dituzten bitartean, soilik 41 emakume artistek erakusten dituzte. Badakigu jakin askoz ere emakume gehiago dabilena, baina haien lana ez da inon ikusten, ikusiezin dago’ azaldu du Bisit Beiro berdintasun arloko zinegotziak. Egoera hori irauli behar direla esan du Beirok eta horretarako, beste gauza askoren artean, Artestura moduko lehiaketak bultzatu behar direla aipatu du.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina