Larunbatean Arnasa Eguna ospatuko da

0

Arnasa elkartearen eguna ospatuko da uztailaren 15ean, zapatuan Ondarroan. Eguerdiko 12:00etan emango diote jaiari hasiera trikitilariekin eta horren ostean Alamedan, DJ Elepunto, dantzariak, txistulariak, tonbola, sardina jana eta txosnak egongo dira. Arratsaldean ostera, umeentzako entzierro mekanikoa izango da Iparkaletik eta ondoren Musika Plazan  Zatoz Jolastera Irrien Lagunaken ikuskizuna izango da. Egunari amaiera emateko, argazki erraldoia aterako da eta musika izango da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina