Gababus zerbitzua izango da datorren eguaztenean Mendexatik itzultzeko

0

Abuztuaren 2an Mendexako jaietara joateko Gababus zerbitzua egongo da. Autobusa Mendexatik abiatuko da 02:00etan, 04:00etan eta 05:30ean. Ondarroatik Mendexara joateko 21:30ean irtengo da Ondarroatik.

Zerbitzuaren ezaugarriak:

  • Bidaia 3 € izango da.
  • Autobusean ezin da ez janaririk ez edaririk eraman.
  • Ordutegi bakoitzean, dagokion tiketa eraman behar da.
  • Tiketa, ABUZTUAREN 2a, eguerdiko 13:00a baino arinago erosi beharko da, Turismo Bulegoan.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina