Udal etxebizitza tasatu bat salgai jarri du Ondarroako Udalak

1

Ondarroako Udalak, Ondarroa Lantzen SA sozietate publikoaren bidez, Iturribarri kalean dagoen erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bat salgai jarri du. Etxebizitzarekin batera trastelekua eta garajea ere salgai jarri ditu udalak 241.685,13 eurotan BEZ barne.

Etxebizitza erosteko interesa duten herritarrek, 2017ko irailaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dituzte beraien eskabide orriak Ondarroako Udaleko Erregistro Orokorrean. Ondoren, eskaera aurkeztu duten guztien artean, zozketa egingo da udaleko idazkaritzaren aurrean, deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen artean. Zerrenda bat osatuko da emaitzen ordena jarraituz eta ordena hori erabiliko da etxebizitza eskaintzeko.

Etxebizitza jabetzan hartu nahi duetenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Bizikidetza-unitateko kideetako inork ez du etxebizitzarik estatuan, gutxienez, 2015eko uztailaren 21a baino lehen, ez erabateko jabetzan ez biziarteko benetako gozamen-eskubidearekin bitartez.
  • Eskatzailea gutxienez, 3 urtez Lea-Artibaiko herri batean edo Deba edo Mutrikun erroldatuta egon da.
  • Eskatzailearen eta bizikidetza unitateko kide guztien 2016ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren aitorpenaren arabera, 9.000 eurotik gorako eta 70.000 eurotik beherako urteko gutxieneko diru-sarrera haztatuak izan behar ditu.

Datorren astean, herritar guztiek jasoko dute beraien etxeetan etxebizitzaren salmentari buruzko informazioa biltzen duen eskuorria.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

  1. Harri Txute on

    Salmenta prezixu eta egoera ekonomiko orokorra kontutan hartute ezta oso ezkerreko (edo soziala naxa dabenak) erabakixe, ez? Eskatzailin sarrerak 9.000€ eta 70.000€ bitxartin ipintxen dizenin inor konturatzen da ze errealitate desberdineko perfilak dizen? Inork benetan uste dau urtin 9.000€ irabazten dabenak (bankuk kreditu emoteko prest baleuke -oso gatxe berau-) 241.685,13€ko (+interesak) etxe bat erosi ahal dabela? Herrixan bostehun etxebizitza huts daz eta alokairun oso gitxi (kamiñaldeko mendixan kontuaz ikusi dou ze arazo dakauen. Ta Kamiñalde aitxatute, etxe honen salmenti bertako zulu tapateko asmuaz dala nahiko neuke pentsa ze eztauke beste esplikaziñoirik), gerua ta piso turistiko gexa, alkilerrak disparata ( (ixe Bilboko Gran Vían pare), herriko gaztik (eta ez hain gaztik) alternatiba bile herritxik eskapaten… Ta hau de ezkerreko altermatiba modure udalea aurkeztu zan talde batek eskaintzen daben irtenbidi? Ba oso etsigarrixe iristen gazta egoxe esan. Bigarren etxebizitzan gaineko zergi altsati ondo da (behin altsaten hasitxe askoz gexa altsa bir litxake alokairun estimulurako benetan neurri eraginkorra ixateko) bañe ez da nahiku. Alokairu sozialak bultzatu bir diz ta etxe hutsak dakarren herritxarrai eskatziaz gain adibidi be emon biko leuke udalak. Hori ezta etxe bat berroi kilotan saltzen lortzen, ezta gitxuaua be.

Idatzi zure iruzkina