Abuztuaren 1etik 11ra kiroldegia zabalik egongo da

0

Aurreko urteetan ez bezala, aurten Zaldupe kiroldegia abuztuaren 12tik 20ra soilik egongo da itxita. Aurrerago galdara berriak jarri nahi ditu udalak kiroldegian eta tarte horretan kiroldegian ez da ur berorik egongo. Hori dela eta, erabiltzaileei zerbitzua ahalik eta gutxien murrizteko, abuztua beste bi astez Kiroldegia zabalik mantentzea erabaki du udalak.

Abuztuan kiroldegia zabalik egongo da honako ordutegiarekin:
-Astelehenetik-ostiralera: 8:30-13:00 eta 17:30-21:00
-Zapatua: 9:00-13:30
-Domeka: 9:00-13:30

Ordutegi bereziaz gainera, abuztuaren 28tik irailaren 10era bitartean, galdara berriaren instalazio lanak direla eta, kiroldegian ez da ur berorik egongo. Erabiltzaileek instalazioak erabili ahal izango dituzte baina ez da ur berorik egongo aldageletan eta ezta igerilekuan ere. Udalak, ahalik eta egun kopuru gutxien izan nahi du kiroldegia itxita eta horregatik ur berorik egon gabe ere irekita mantentzea lehenetsi du.

Udalak barkamenak eskatu nahi dizkie Kiroldegiko erabiltzaileei hain epe laburrean aldaketak egiteagatik baina galdarak aldatzea zerbitzua hobetzeko ezinbestekoa da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina