Asteburuan jokatuko den XXXIII. Ondarroako Bandera estropada aurkeztu dute antolatzaileek

0

Abuztuaren 13an, eguerdiko 13:00etan Ondarroako estropada eremuan jokatuko den XXXIII.Ondarroako Bandera aurkeztu dute antolatzaile eta laguntzaileek. Bertan, zapatuan Gipuzkoako Emakumezkoen Traineruen liga jokatuko dela ere nabarmendu dute. Antolatzaileek aurtengoa erronka berezia dela aipatu dute, Ondarroan TKE ligako estropada bat jokatzen dena. Horrez gain, Ondarroako Udala eta CIkautxori eskerrak eman dizkiete, estropada antolatzea ahalbidetzeagatik.

Udalak bere aldetik Ondarroako Arraun Taldeak azken urteetan egindako lana goraipatu du. ‘Neskak ere lan gogorra egiten ari dira eta aurten Lea-Artibai taldea ateratzea ere lortu dute, zorionak’ gaineratu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak. Unai Barrenetxea kirol zinegotziak, herritar guztiak gorriz jantzi eta Ondarroako arraunlariak animatzera deitu ditu, ‘herrian herritarron babesa eskaini behar diegu’ azaldu du Barrenetxeak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina