Kiroldegiko ikastaroetan izena-emateko epea irailaren 4tik aurrera zabalik

0

2017ko urrian hasi eta 2018ko ekainera arte iraungo duten Kiroldegiko ikastaroetan izena-emateko epea irailaren 4ean irekiko da eta irailaren 20ean itxi. Izena-emateko epea bukatu ostean irailaren 22an argitaratuko dituzte behin-betiko zerrendak.

Urtero moduan aurten ere norbere burua ikastaro maila egokian kokatzeko igeriko frogak egingo dira. Aipatutako frogak irailaren 13an izango dira Kiroldegiko igerilekuan; 17:30etatik 18:30etara umeak eta 18:30etatik 19:30etara berriz helduak. Kiroldegiko arduradunek norbere maila zein den jakiteko froga hauek egitea gomendatzen dute.

Ikastaroen eskaintzari dagokionean, aurten berrikuntza moduan Cross-training ikastaroa eskainiko du Zaldupe Kiroldegiak. Intentsitate handiko entrenamenduak eskainiko dira ikastaro honetan, izen ematen dutenei kalitatezko entrenamendu gidatu pertsonalizatuak eskaintzeko helburuarekin. Berezitasuna gainera ikastaroaren ordutegi zabala izango da. Izan ere, parte hartzaileek, astelehena eta eguaztenean, 19:30etatik 21:30etara bitartean nahi dutenean joan ahal izango dute ikastarora, bertan monitoreak egun horretarako entrenamendua ezarri eta jarraipena egingo dio.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina