‘Izan garelako oraindik ere bagara’ erakusketaren irekiera ekitaldia izan da gaur

0

Nagusien balore transmisioa nabarmentzeko helburua duen, Izan garelako oraindik ere bagara  erakusketaren irekiera ekitaldia izan da gaur Ondarroako erakusketa aretoan. Bertan izan dira Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkatea eta Rakel Elu Lea-Artibaiko Amankomunazgoko presidentea eta Ondarroako ongizate arloko zinegotzia ere. “Ohore bat da guretzako Ondarroako eta herriaren zati bat biltzen duen erakusketa hau herrian ikusgai izatea” esan du Bedialauneta alkateak. Erakusketa irailaren 8tik 17ra bitarteko asteburuetan izango da ikusgai. Eluren iritziz ere, herriko nagusiek duten jakinduria ezagutzea berebizikoa da gure herriko gazte eta txikientzat.

Izan garelako oraindik ere bagara erakusketa zazpi panelez osatuta dago. Panel bakoitzean argazki eta irudi bakoitzaren istorioa jasotzen duen testua dago jasota. Ondarroako María Concepción Osa Zubicaray (Miren); María Trinidad Bengoetxea Burgoa (Trini); eta María Mercedes Zarraga Larrañaga emakumeak ageri dira erakusketako panel batean. Bertan, emakumeari eta itsasoari egin nahi izan diote keinua.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina