“Ondarroako Bonoa” erabili daitekeen denden zerrenda eguneratu dugu

0

Bonoa erabili ahal izango den herriko komertzioen zerrenda eguneratu dugu. Herriko dendetan erabili beharko dira aipatutako bonoak, kanpainan parte hartuko duten establezimenduek beraien erakusleihoetan kanpainaren kartela izango dute jarrita herritarrek identifikatu dezaten. Momentuz izena eman duten dendak honako hauek dira: Badioda Burdindegia, Beikozini, Bengoetxea, Campo Optika, Domeka, Dra, Dra jolasak, Duomo, Egidi, Eguzki, Etxeberria Gozotegia, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Goe, Goiko Torre, Ibili, Idaga, Idiakez, Ituarte, Kabia, Klik Klak, Korpion, Kurike, Lavin, Laura´s, Lide, Loaldi, Lorak Esther, LZ shop, Maite Elosua, Marta, Nerea, Oinetakoak Ituarte, Ondar, Ondarruko Dia, Optika Vitoria, Pastor, Sustrai,  Tiki taka, Txikiñe, Txikitxu, Txist, TXO, Urrusolo, Urruzuno, Usandizaga, Zaldun, Zaloa, Zaton eta Zurru Murru. Hala eta guztiz ere, oraindik herriko establezimenduak kanpainan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago.

Gogoratu, bonoak irailaren 6tik 30era eskuratu ahal direla BBK-ko kutxazainetan eta urriaren 15era arte erabili ahal izango direla.

Ondarroako Bonoak egitasmoaren inguruan argitaratutako albistea hemen.

 

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina