Igerilekua itxita egongo da urriaren 1a arte

0

Gaurtik, irailaren 25a, urriaren 1era kiroldegiko igerilekua itxita egongo da eta gainerako instalazioetan ez da ur berorik izango galdara berrien instalazio lanak egingo direlako.

Erabiltzaileek instalazioak erabili ahal izango dituzte ondorengo ordutegian:

  • Astelehenetik ostiralera (08:30-13:00 eta 17:00-21:30)
  • Larunbata eta igandean (09:00-13:30)

Informazio gehiago behar duenak  Zaldupe Udal kiroldegira jo beharko du. Bertako telefonoa honakoa da: 946134209.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina