Aringaingan parte hartze gunearen aurkezpena izango datorren eguenean

0

Aurten ere Aringaingan parte hartze gunea egongo da, Arantza Burgoak dinamizatuta. Datorren eguenean, urriaren 26an, 19:00etan, Etxelilan aipatutako gunearen aurkezpena egongo da.

Kirola boteretze tresnatzat hartuta, parte hartze gune honek emakumeen ahalduntzea bultzatuko du gorputz mugimenduaren bitartez. Alde batetik koordinazioa, oreka, erresistentzia, indarra, bizkortasuna, malgutasuna, norbere gorputzaren ezaguera, mugimendu gaitasunak eta abar landuko dira. Bestetik, emakumeak espazio pribatutik publikora irtetera bultzatuko ditu, partaideen arteko harremanak eratzea ahalbidetuz, erraztuz eta indartuz.

Gune honetan parte hartzeko ez da ezinbestekoa maila jakin bat izatea, edozeinek ahal du parte hartu, irekia da, eta entrenamendu pertsonalizatuak eskainiko dira dinamizatzailearen eskutik.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina