Urriaren 27an Hezkidetza egitasmoaren aurkezpena egingo du udalak

0

Urteak dira Ondarroako Udalean hezkidetza egitasmoa martxan jarri genuenetik. Azken urte hauetan proiektuaren etengabeko hobekuntzari ekin dio udalak eta proiektuan burubelarri dauden herriko ikastetxe eta Urtxintxako kideak. Hori dela eta, joan den urtean emandako urratsak aztertu eta aurrera begira eman beharreko urratsak definitzeko, proiektuaren azterketa bat egin da. Azterketa honen bitartez, besteak beste, proiektu honen esperientzia herriratzeko tresnak sortu dira.

Udalak herritarrekin eta hainbat urtetan egitasmoaren parte izan diren irakasle, familia eta ikasleekin elkarbanatu nahi du ekimenaren jakintza eta zehaztapenak. Horretarako, herritar guztiei zuzendutako aurkezpen publikoa egingo du udalak datorren urriaren 27an, barikua, 18:00etan Etxelilan. Aipatutako aurkezpenean gainera, orain arteko lanketa azaltzeko parte hartu duten lagunekin grabatutako bideoa eta graphic recordig deritzon teknikaren bitartez, marrazkien eta eskemen bitartez bileraren nondik norakoak bilduko dira hormairudi batean ere aurkeztuko da.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina