Angela Davisen ‘Emakumeak, arraza eta klasea’ liburuan sakontzen ikastaroa hasiko da bihar

0

Angela Davisen ‘Emakumeak, arraza eta klasea’ liburu mamitsuan sakontzeko ikastaroa hasiko da bihar Etxelilan. Jabekuntza eskolen egitarauaren barnean antolatutako ikastaro honen helburua, edukiak sakonago landu, sasoiko beste pentsalari eta idazle batzuen lanekin lotu, eta, azkenik, gaur egungo egoerari erreparatzea da. Horretaz gain, liburuak hemen izan duen harrerari buruz ere jardungo dira parte hartzen dutenak.

Danele Sarriugarte Mochales liburuaren itzultzailea izango da ikastaroa gidatuko duen irakaslea. Ikastaroa azaroaren 3, 10 eta 17ean izango da. Ikastaroa 16:00etatik 20:00etara, izango da eta parte hartzeko aurretiaz Etxelilan izena eman beharko da.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina