‘Emakumea, sexualitatea eta kartzela’ erakusketa Etxelilan ikusgai

0

Eraikiz Kolektiboaren eta 7 Mujeres en Movimiento elkartearen eskutik, azaroaren 2tik 16ra “Emakumea, sexualitatea eta kartzela” erakusketa egongo da ikusgai Etxelilan. Bertan, Roanne kartzelan preso dagoen Itziar Morenoren komiki lanak ikusi daitezke.

Eraikiz Kolektiboaren helburu nagusia sorkuntza artistikoaren bidezko boteretze pertsonal eta soziala sustatzea da, emakume sortzaileei elkarlanerako proiektu bat proposatuz, hausnarketa feminista eta bere sorkuntzaren bidez emakumeek gure gizartean pairatzen duten diskriminazioa ikustarazteko. Kolektiboaren lehentasuna, artea bitarteko transformazioa sustatzea da, zailtasun sozialean dauden artistei aukera emanez. Bazterretan kokatzen diren emakumeei ahotsa eman nahi die, kartzelan preso daudenei kasu honetan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina