Azaroan hasiko da ‘jabekuntza-dantza’ ikastaroa Etxelilan

0

Jabekuntza eskolaren baitan dantza ikastaro berezia egingo da, Naroa Argoitiaren laguntzaz. Ikastaroak data aldaketak izan ditu, honakoa da behin-behineko egutegia: azaroaren 12 eta 26an lehen bi saioak eta urtarrilaren 10 eta 23an datozen biak. Saio guztiak 10:30etatik 13:30etara izango dira Etxelilan.

“Dantzatu, konektatu eta elkarrekin haziz” ikastaroaren helburua, “emakume txoko bat sortzea da, barrenak askatu eta elkarrekin gozatzeko. Dantza bidez, barne munduaz konektatu eta norbere gaitasunak berrindartze bilatuko da. Finean, jabekuntza dantzatzea”. Bizipenak bertaratzen direnen artean konpartitzea da asmoa “elkarrekin ikasi eta hazteko”. Honela, elkar zaintzan oinarritutako emakume espazioa sortzeko proposamena da.

Nerea Argoitia Dantza Primaleko irakaslea da eta Coaching aurreratuan diplomatua. Bere bi jakintzak uztartuko ditu beraz, jabekuntzan interesa duten emakumeekin.

Ondarroako Berdintasun Saila eta Etxelilaren artean antolatu dute ekimena, eta aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa dela gogoratu dute.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina