Emakumeen indarkeriaren kontrako egitarau zabala antolatu du Etxelilak azarorako

0

Azaroaren 25an emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira Elkarretaratzea izango da 13:00etan Alamedan. Baina hilabete osoan zehar ekimen andana antolatu dira Etxelilan.

Azaroaren 16an 19:00etan Etxelilan, “Artea dela medio” erakusketen bisita gidatua eta bideo emanaldia izango da,7 emakume en movimiento kolektiboak antolatuta.

Azaroaren 23an “Emakumeenganako indarkeriak komikietan” hitzaldia izango da Josune Muñoz San Joserekin, emakumeen komikietan aditua. UXU Ondarroako Emakumeen Taldeak antolatu du. Azaroaren 24an berriz, Ondarroako “Beldur Barik” lehiaketako Sari Banaketa izango da 18:00etan .

Abenduaren 1ean egitarauak jarraituko du “King Kong Teoria” hitzaldiarekin. Lorea Agirre, Idurre Eskisabel eta Ainara Lasa-k euskaratu berri duten izen bereko liburuan oinarrituko dira.

Abenduaren 2an Eibarren “Beldur Barik” lehiaketa orokorreko sari banaketa izango da. Abenduaren 14an Volar dokumentala eta solasaldia izango dira, Boga Boga Emakume Elkartearen eskutik.

Hainbat erakusketa izango dira ere datozen hilabeteetan ere. Ostegunean, azaroaren 16an bukatuko da Emakumea Sexualitatea eta Kartzela erakusketa, Itziar Moreno euskal presoak egindako lanetan oinarritzen dena. 16tik 30eran “Artibismo feminista: mujeres en los márgenes. Feminismoa, artea, aktibismoa eta kartzela” Itziar Moreno eta Oihana Garmendiaren lanak izango dira ikusgai.

Abenduan berriz, “King Kong Ehiza” Ainara Lasaren argazki erakusketa izango da, Virgine Despentesen “King Kong Teoria”-n oinarrituta.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina