‘ARTibismo feminista’ erakusketa martxan da azaroaren 16tik 30era

0

Eraikiz Kolektiboaren eta 7 Mujeres en Movimiento elkartearen eskutik, azaroaren 16tik 30era arte “ARTibismo feminista: Emakumeak bazterretan. Feminismoa, artea, aktibismoa eta kartzela”(Itziar Moreno presoaren eta Oihana Garmendia preso ohiaren lanek osatzen dutena).Bigarren erakusketa honi bideo emanaldi eta bisita gidatu batekin emango zaio hasiera, azaroaren 16an 19:00etan.

Eraikiz Kolektiboaren helburu nagusia sorkuntza artistikoaren bidezko boteretze pertsonal eta soziala sustatzea da, emakume sortzaileei elkarlanerako proiektu bat proposatuz, hausnarketa feminista eta bere sorkuntzaren bidez emakumeek gure gizartean pairatzen duten diskriminazioa ikustarazteko. Kolektiboaren lehentasuna, artea bitarteko transformazioa sustatzea da, zailtasun sozialean dauden artistei aukera emanez. Bazterretan kokatzen diren emakumeei ahotsa eman nahi die, kartzelan preso daudenei kasu honetan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina