#Botaba egitasmoan parte hartzeko deia egin du Ondarroako Udalak

0

Euskararen egunaren harira, herritarrek euskararen alde hainbat bideo motz egitera gonbidatzen ditu Ondarroako Udalak. Azaroaren 30a baino lehen Udal Euskara Sailera bidaltzeko gonbita zabaldu dute (mrey@ondarroa.eus) eta denon artean  abenduaren 1etik aurrera zabalduko dira.

Botaba lehiaketa

Gazteak eta Labayru Fundazioak #Botaba egitasmoa jarri dute martxan eta berau aprobetxatzeko deia egin du ere. Lehiaketaren helburua da euskal esamoldeak sare sozialen bidez zabaltzea.

Helburua da modu dibertigarrian euskal esamoldeei bultzada ematea. Azaroaren 8an hasi zen eta 29an amaituko da. Astero erronka berri bat abiaraziko da, eta gai zehatz bat proposatuko da. Parte hartzaileek, gai horri lotutako esamolde bat aukeratu eta gehienez 20 segunduko bideoa egin eta Instagramera igo beharko dute #botaba traola erabilita.

“Atsegin dut” gehien jasotzen dituztenen artean epaimahai batek erabakiko du asteko bideo irabazlea. Sarien artean honakoak egongo dira: argazki-kamerak, diseinuzko egurrezko betaurrekoak eta taldean egiteko abentura askotariko esperientziak. Horrez gain, lehiaketara aurkeztutako bideo guztien artean epaimahaiak irabazle nagusia izendatuko du amaierako sari nagusirako: lau lagunentzako bidaia Europako hiriburu batera.

Dida irrati-saioan asteko jarraipena egingo diote lehiaketari eta Facebook eta Twitterren ere jarraipena egingo dute.

Egitasmoaren inguruko informazio dena hemen.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina