Kirolaren aitzakian Aringaingan taldean gero eta emakume gehiago

0

Aurten ere, martxan jarri da Aringaingan parte hartze gunea, Arantza Burgoak dinamizatuta. Kirola boteretze tresnatzat hartuta, parte hartze gune honek emakumeen ahalduntzea bultzatzen du gorputz mugimenduaren bitartez. Martitzen eta eguenetan, 19:00etan elkartzen dira Aringaingan taldeko kideak, dagoeneko 56 emakume inguru bildu dira taldean baina nahi duenarentzako lekua dago oraindik, beraz interesa duenak Etxelilan izena eman beharko du.

Talde honetako hainbat emakumek asteburu honetan bertan Emakumeen Kontrako indarkeriaren Nazioarteko eguna dela eta Durangoko emakumeen lasterketan ere parte hartuko dute.

Parte hartze gune honen bitartez koordinazioa, oreka, erresistentzia, indarra, bizkortasuna, malgutasuna, norbere gorputzaren ezaguera, mugimendu gaitasunak eta abar lantzen dira. Bestetik, emakumeak espazio pribatutik publikora irtetera bultzatzen ditu, partaideen arteko harremanak eratzea ahalbidetuz, erraztuz eta indartuz. Aukera ederra da Ondarroan ere kirola egin eta espazioak irabazi eta harreman sare berriak osatzeko, beraz animatu parte hartzera.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina