Burua martxan tailerrak izango dira Lekeitio, Berriatuan eta Ziortza-Bolibarren

0

Burua Martxan tailerrak 60 urtetik goragoko pertsonei bideratuta daude; autonomoak direnei, maila kognitiboan edota funtzionalean gabezi handirik ez dutenei eta zahartze aktibo egoki bat eduki nahi dutenei.

Buruko jardueraren programa honetan, garunaren hainbat funtzio lantzen dira, besteak beste, orientazioa, hizkuntza, memoria, arreta, kalkulua, praxiak, pentsamendu abstraktua, pertzepzioa, arrazonamendua eta logika eta funtzio exekutiboak.

Hainbat ikerketak ondorioztatu dute entrenamendu kognitiboak eta praktikak adinarekin lotutako beherakada kognitiboaren alderdi batzuk lehengoratu ditzaketela (Teri et. al., 1997).

3 saio izango ditu tailer bakoitzak. Saioak honako egunetan izango dira:

  • Lekeition, azaroak 29 eta  abenduak 13 eta 20. 17:00etatik 18:30etara. Jubilatuen Elkartean.
  • Berriatuan,abenduak 1, 15 eta 22. 16:30etatik 18:00etara Jubilatuen Elkartean.
  • Ziortza-Bolibarren, azaroak 28, abenduak 12 eta 19. 10:00etatik 11:30etara Jubilatuen Elkartean.

 Zainduz programa

Zainduz Programak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Lea Artibaiko Amankomunazgoaren arteko hitzarmena du. Menpekotasuna duten senideen garapen pertsonalaren sustapena, bolondresen parte hartzea eta zerbitzu sozialek egiten duten babes psikosoziala sustatzea ditu helburu.

BURUA MARTXAN TAILERRAK, Lea Artibai Amankomunazgoa osatzen duten 9 udalerrietako pertsona nagusiei zuzenduta dago nahiz eta 3 udalerrietan egingo diren.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina