Euskara Eguneko danborradan izena emateko epea zabalik

0

Abenduaren 3an, domeka, 12:00etan Zaldupetik danborrada egingo dute. Aurreko urteetan moduan, Zaldupe eskola publikoko Hondar Ahua guraso elkarteak antolatu du.

Parte hartu nahi dutenek izena emateko hiru aukera izango dituzte: Ondarroako Udaleko 94-683 36 68 edo 94-683 36 78 telefono zenbakietara deituta, Turismo Bulegoan, Kurike, Kitxu edo Brontxe dendetan izena emanda edo guraso elkartearen webgunean izena emanda. Entseguak azaroaren 28an, 29an eta abenduaren 1ean egingo dira Zaldupe eskolako jolastokian: 16:30etik 17:15era, eta 17:15etik 18:00etara.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina