Abenduaren 1etik aurrera hondakin organikoak ez dira atez ate jasoko

0

Ondarroan hondakin organikoak biltzeko sistema berria martxan jarri du udalak eta Lea-Artibai Amankomunazgoak. Hori dela eta, orain arte hondakin organikoak atez ate bildu dituzten herritarrek beste guztien moduan, abenduaren 1etik aurrera edukiontzietara bideratu beharko dituzte hondakin organikoak. Udalak aldaketa herritar guztien mesederako izango dela uste du, sistema berri honekin herriko gune guztietan hondakin organikoak biltzeko aukera izango dutelako. Udalak funtzionamendu aldaketa honekin gaika jasotako hondakinen kopurua %70era igotzea espero du. Ondarroan %30a baino ez dugu gaika biltzen kopurua azken urteetan igo bada ere, oraindik lortu behar ditugun helburuetatik urrun gaude’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta herriko alkateak.

Sistema berria martxan jartzearekin batera, Lea-Artibaiko Amankomunazgoak hezitzaile batzuk izendatu ditu etxez etxe herritar guztiei funtzionamendu berria azaltzeko. Hezitzaileak arduratu dira etxe guztiei banatzeaz hondakinak biltzeko 10 litroko ontzi txikia, poltsa konpostagarri sorta bat, edukiontzia zabaltzeko tarjeta magnetiko pertsonalizatua, hozkailuan jartzeko pegatina magnetikoa eta hondakinak nora bideratu behar diren zehazten duen eskuorria. Informazioa banatuko duten hezitzaile hauek Lea-Artibaiko Amankomunazgoarekin lotutako identifikazioa eramango dute herritarren artean nahasmenik edota deskonfidantzarik sor ez dadin. Bisitan pasatu eta etxean egon ez diren herritarrek aukera daukate materiala eskuratzeko hezitzaileek atetetan bistara jarri dituzten taulen bidez eskatuz. Herritarrak informatzeko karpak ere jarri dituzte herrian.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina