Atezain ondarrutarren bizitza eta bereziki kirol ibilbidea ikertzeko beka aurkeztu du Ondarroako udalak

0

Ondarroako Udalak Kirolariak Historian Zehar deritzon egitasmoa aurkeztu du aurten ere. Bertan, atezain ondarrutarren bizitza eta bereziki kirol arloan izan duten ibilbideari  buruzko ikerketa bekarako deia egitea erabaki du Ondarroako Udalak.

Proiektuari dagokionez, proiektua, azterlana eta memoria euskara hutsean burutuko beharko dira eta diru zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da. Bekaren iraupena, gehienez, sei hilabetekoa izango da. Informazio guztia dagoeneko publikatutako oinarri hauetan aurkituko duzue.

Ondarroako Udalak Ondarroako atezainen bizitzaren eta kirol ibilbideari buruzko lana jaso nahi du ikerlan honen bitartez. Bekari buruzko informazio guztia argitaratuta du Bizkaiko Aldizkari Ofizialen eta eskatzaileek urtarrilaren 23ra arte izango dute agiriak eta dokumentuak eskatzeko epea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina