Juanito Urkizu futbolari ondarrutarraren biografia liburutegian izango da

0

Juanito Urkizu Sustaeta ‘Katugorri’ Ondarroako futbolariaren ibilbidea jaso du liburu batean Irene Urruzola Arratibelek. Ondarroako Udalak 2014ean emandako 3.000 euroko bekari esker egin du lan hau Urruzolak, eta 3 urteko lanaren ondoren eskuragarri dago, besteak beste, Udal Liburutegian.

2012 urtean sortu zuen Udalak beka, Dina Bilbaoren heriotzaren urteurrenean, Ondarroako kirolarien historia ezagutzera emateko. Aurten zabaldu den deialdia Ondarroan izandako futbol atezainen gainean ikerketa egiteko laguntza da. Herriak eman dituen atezain ospetsuak kontuan izanda, zer aztertu badagoela uste du Udalak: Peio Agirreoa, Iñaki Bergara, Kepa Arrizabalaga edo Eñaut Zubikarai, esaterako.

Urtarrilaren 23an amaitzen da proiektua aurkezteko epea eta sei hilabeteko iraupena izango du. Hemen informazio osatua.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina