Saharar errefuxiatuen kanpamentura eramateko janari bilketa urtarrilaren 22tik 28ra

0

Saharako Ilargi Erdi Gorriaren eta Emakumeen Nazio Batasunaren deiari erantzunez, eta Sahararekiko elkartasun taldearen koordinazioaren barnean, Sahararen aldeko 14. Euskal Karabana: “PIZTU ITXAROPENA” martxan jarri du aurten Yaalah Elkarteak Ondarroako Udalaren laguntzarekin.

2018ko otsailean aterako den karabana honen helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea da, Tindufeko (Algeria) errefuxiatuen kanpalekuetan pairatzen duten elikagai falta lehuntzeko asmoz.

Berrogei urtetik gora daramatzate atzerrian, Algeriako “hamadan” eta nazioarteko laguntzak eusten ditu saharar errefuxiatuen itxaropenak. Mendebaldeko Saharako gatazka munduan dagoen krisirik luzeena da Palestinarraren ondoren. Arrazoi politikoengatik dira errefuxiatuak, ez goseteengatik ez eta hondamendi batengatik.

Horregatik bat egiten dugu kanpaina honekin eta zuei ere gurekin bat egiteko eskatzen dizuegu. Ondarroan, kanpaina 2018ko urtarrilaren 22an hasi eta 28an amaituko da.

Janaria batzeko lekuak hauek izango dira

Urtarrilaren 22tik 26ra, ikasleentzat: ZALDUPE ESKOLA, ZUBI ZAHAR IKASTOLA, TXOMIN AGIRRE IKASTOLA eta INSTITUTUA.

Gainontzeko herritar guztientzat: Urtarrilaren 26, 27 eta 28an goizean 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00 etara UDAL ERAKUSKETA ARETOAN.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina