Helduentzako bertso eskola abiatuko da Onintza Enbeitarekin

0

Urtarrilaren 30ean hasita, bi astean behin antolatu da Ondarroako helduentzako bertso eskola, Onintza Enbeita Maguregi bertsolariarekin. Bi asteartean behin izango da, arratsaldeko 18:30etan Ondarroako Guzur Etxean. Denera, hamar saio izango dira urtarriletik ekainera bitarte.

Bertsozaletasuna duen ororentzat dago zuzendua saioa eta izen ematea urtarrilaren 30a baino lehen egin beharko da jrosa@ondarroa.eus helbidean edo 94 683 36 69 telefonora deituta.

bertsolartiza bizkaian,

Ondarroako bertso eskola

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina