Ondarroa imajinatu: hiri antolamendu plan orokorra denon artean diseinatzeko prozesua

2

Udalerriko lurzoruaren erabilerak definitu eta arautzen dituen udal araudia da Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, eta besteak beste Ondarroako hiri-hazkundearen eredua erabakitzen du. HAPO-ren bitartez eztabaidatu eta erabakiko diren gaiak izango dira, besteak beste, etxebizitzak non eraiki, ekipamenduak non izango diren edo nolakoa izango den Alde Zaharra.

Era berean, babes ofizialeko etxebizitzen eskaintza arautu egingo da udalerri osoan zehar, izaera ekonomikoko jarduerak garatzeko lurzoruak gordetzen dira, hezkuntza, kultura, kirol, asistentzia eta beste hainbat arlotako ekipamendu publiko eta pribatuen sare zabalak aurreikusiko dira, azpiegitura eta zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko, bai eta eremu libre eta gune berdeak ere

Prozesuaren hasiera otsailaren 1ean izango da, jendaurrean aurkeztearekin batera. Bilera honi garrantzia berezia eman nahi zaio teknikari erredaktoreak bertaratuko baitira eta zuzenean hitz egingo dugulako beraiekin. Prozesuaren urratsak eta epeak argituko dira bertan eta lehen iritziak jasotzeko erabiliko da.

Alternatiba ezberdinak jasoko dituen aurrerapen dokumentua azalduko dute teknikariek, eta bertan, herritarrek zein den gehien gustatzen dena hautatzeko aukera izango dute. Herritarren iritziak kontuan hartuta erabakiko du Ondarroako Udalak zein alternatibarekin jarraituko duen.

parte hartze prozesua

hiri antolamendurako plan orokorra hapo

Elkarbanatu.

Egileari buruz

2 iruzkin

  1. Kiroldegiko urteko kuoti ezta bape Merki (115€) gexen bat be kukaratxakin konpartiuten douenin aldagelak..atzo atsaldinnn bertan….iguingarrixe ra…ta lotsagarrixe….

    Azknengo b hillitan eon giñan ur hotzaz dutxaten ..ta zeuei mail 1bixaldu arte ezan soluziona…halan da guzti b..egixe esateko sokorristi euki neban temperaturi hartzen neure bistan (zeuei emaile bixaldu te gero…klaro)…ordurarte ignora etxezten….

    • Ondarroako Udala on

      Egun on, mila esker zure mezuagatik.
      Orain arte ez da inolako kexarik egon labezomorroei dagokionean, lehen bai lehen bideratuko da zure kexa. Jakin arazten dizugu, bide batez, arratoigabetze eta plagen kontrako enpresa bat kontratatua izan dela eta martxan jarriko dela datozen asteetan.
      Mila esker Udalarekin harremanetan jartzeagatik, herritarrentzat zerbitzu hobea eskaintzen laguntzen dute horrelako mezuek.

Idatzi zure iruzkina