Martxo osoan izango da martxoaren 8a Ondarroan

2

Martxoaren 8aren harira egitarau oparoa prestatu dute beste urte betez Ondarroako Udaleko berdintasun sailak eta Etxelilak elkarlanean, martxo osoan zehar zabalduko dena.

Martxoaren 2tik 23ra

“Hysteron”. Nagore Legarretaren argazki erakusketa. Martxoaren 9an 19:00etan bisita gidatua.

Martxoak 4, Igandea

Lilatoiera goaz!

Martxoak 6, asteartea

19;00etan Hitzaldia: estrategia feministak gatazka armatu eta behartutako desplazamendu egoeretan: “Beltzezko emakumeen” esperientzia. Hizlaria: Stasa Zajovic

Martxoak 8, Emakumeen nazioarteko eguna

12:00etan Emakumeok* Planto!  Alamedan, greba feministari babesa emateko kontzentrazioa.

19:00etan M8ko kontzentrazioa Alamedan, BIREN musika taldearekin eta Andrabandarekin.

Martxoak 10

[ZUZENKETA] 20:00etan luntxa eta dantzaldia Antiguako Aman

Martxoak 15

18:30etan Antzerkia, Erradikalak gara. BERtsota/BERitsuketan. Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuinkontalaria) eta Ane Labaka (bertsolaria).

Martxoak 17

11:00etan ZURRUMURRU MATXISTARIK EZ ekimenaren aurkezpena.

Martxoak 20

19:00etan Etxelilan. Emakume palestinar eta euskaldunak osatutako “Bidaia Koadernoa”ren Aurkezpena. Hizlariak: Maysoun Qawasmik (Hebrono Woman’s Active Societyko kidea) eta Nerea Uriarte-UNRWA (Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia)

Martxoak 23 eta 24

Lodiaktibismo tailerra. Emakumeentzako jabekuntza eskola. Izena eman Etxelilan.

martxoak zortzi

Elkarbanatu.

Egileari buruz

2 erantzun

  1. Yolanda Burgoa on

    Atzo emakume beltz zientzilariek 60. Hamarkadan naiz eta NASAn lan egin eta talentua izan , jasan zuen razismoari buruzko pelikula ikusi ahal izan genuen. Interesgarria izan zen.

Idatzi zure iruzkina