Argazkilaritza estenopeiko tailerra egingo da Ondarroan

0

Birziklatutako ontziekin (kakao edo esne hauts estiloko latak) argazki kamera estenopeikoak eraikitzeko tailerra egingo da Etxelilan, hauek erabiliaz emakumezkoon ikuspuntua argazki formatuan plazaratzea helburu. Ikastaroaren helburua argazkilaritza lan kolektibo bat sortzea izango da, gero jendaurrean aurkeztuko dena. Parte hartzaileek zehaztuko dute lan kolektibo hori zein izatea nahi duten, eta horren arabera zehaztuko ditu taldeak berak ikastaroaren nondik norakoak.

Martxoaren 2an proiektua zehaztu eta kamerak eraikitzera bideratuko da, eta bigarren egunean, martxoaren 3an, argazkiak atera eta errebelatuko dira.

Nagore Legarretak (Argazkilaritza teknika primitiboen ikerlaria, argazkilaritza irakaslea eta argazki lan pertsonalak garatzen dituen argazkilaria) 2016 urtean HYSTERON lana plazaratu zuen, emakumeei beraien buru eta gorputzen bueltan, zein gainerako emakumeekiko harremanetan sortzen zaizkien tentsioen inguruko gogoeta dena. Argazkiak egiteko ikastaro honetan erabiliko den teknika berbera erabili zuen. Hurrengo loturan duzue lana ikusgai, Etxelilan ere ikusi ahal izango duzuena martxoaren 2tik 23ra: http://www.nagorelegarreta.com/es/hysteron/

*Oharra:  Argazki kamera egiteko parte hartzaileek kakao edo esne hauts estiloko lata bat ekarri behar dute, aluminiozkoa (metal fina bada hobeto) eta tapaduna

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina