Ondarroako turismo bulegoaren gestioa konkurtsoan atera du udalak

0

Ondarroako turismo bulegoaren kudeaketaren kontratazio berria onartzeko pliegoa onartu du Ondarroako Udalak. Martxoaren 2an publikatu da eta hamabost egun naturaleko epea dago proiektua aurkezteko.

Kontratuaren helburua da Turismo bulegoaren gestio zerbitzu Publikoa gestionatzea. Bulegoaren gestioarekin batera Kofradia Zaharreko erakusketa gelaren erabilera, erabilera anitzeko gerlarena eta ikus-entzunezko ekipamenduaren erabilera ere kudeatu beharko da. Zerbitzu honen barruan egongo da baita ere herriko ekimen eta berrien informazioa horretarako jartzen diren pantaila publikoetan jartzea eta gestionatzea.

Turismo zerbitzuaren gestioaren bitartez lortu nahi diren helburuak hurrengoak dira

  • Ondarroako erakargarritasun turistikoak eta soziokulturalak zabaltzea.
  • Ondarrutarrei eta bertara hurbiltzen diren erabiltzaileei Ondarroa eta Lea-Artibai eskualdeari buruzko informazio turistikoa ematea.
  • Euskal herriari buruzko informazio turistiko orokorra zabaltzea.
  • Bisitari edo/eta turistari arreta eskaintzea.

Ondarroan turismo sektorean gertatzen diren ekimenen arteko koordinazioa gidatzea sortuko den turismo batzordearen bidez, edo indarrean dagoen eta sektorearekin lotura duen beste batzorderen batean parte hartuz eta turismoarekin lotura duten gaiak batzordearen agendara eramanaz. Batzorde hauen bilerak ez duten zertan bulegoa irekita dauden egunetan izan behar, eta partaideen disponibilitatearen eta egunaren egokitasunaren arabera programatuko dira.

Turismo Bulegoa, erakusketa-gela eta gela anitza kudeatzeko bi pertsona dira beharrezkoak.

Funtzioak:
  • Turismo bulegoko erabiltzaileei arreta egitea.
  • Kultur ekintzak antolatzea.
  • Udaleko sail ezberdinekin koordinatzea.
  • Itourbask eta beste erakunde batzuekin harreman teknikoa izatea.
  • Diru-laguntzak kudeatzea.
  • Erakusketa-gela eta erabilera anitzeko aretoaren asistentzia teknikoa.
  • Turismoarekin zerikusia duten egitura (batzorde‚Ķ) eta ekimenekin koordinatzea
Beharrezko perfila:
  • Zerbitzua ematen dutenen artean, gutxienez pertsona bat Turismoan Diplomatua izatea.
  • Euskara (C1 maila), ingelesa eta frantses ezagutzak (B2 gutxienez). Titulazio bitartez dokumentatuko dira.

Baldintza guztiak hemen kontsultatu daitezke. Besteak beste, Ondarroan turismo sektorean gertatzen diren ekimenen arteko koordinazioa gidatzeaz arduratu beharko da, sortuko den turismo batzordearen bidez, edo indarrean dagoen eta sektorearekin lotura duen beste batzorderen batean parte hartuz eta turismoarekin lotura duten gaiak batzordearen agendara eramanaz.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina